Big Datari buruzko formakuntza 18 eta 35 urte arteko gazteentzat Udala eta Telefonica Fundazioa elkarrekin arituko dira Empleo Digital proiektuan gazteen langabezia-tasa jaisten laguntzeko. Lehendabiziko prestakuntza-ibilbidea Big Datari buruzkoa izango da, 446 orduko formakuntzaren bidez. Ikastaroa abenduaren 12an hasiko da, eta Ignacio Ellacuria Udal Ikastegian eskainiko da, 8:30etik 14:00etara. |