Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
Basaldea
Gaztelanieraz sarbidea

2020ko urtarrilaren 8an, asteazkena

Nekazaritza ekologikoaren inguruan prestatzeko eskaintza | 2020ko otsaila

Hurrengo ikastaroak

Baratzezaintza birsortzailea. No-Till teknologia

Helburua: Modu teorikoan eta praktikoan lurzoruaren erabilera birsortzailea esperimentatzea, lurzoruaren egitura hobetuko duten, materia organikoaren edukia handituko duten eta bere mikrobiologia No-Till teknologiako tresnen bidez biderkatuko duten teknikak aplikatuz.
Nekazaritza-sektoreko prestakuntza eta/edo esperientzia, eta jarduera horretan profesionalki jarduteko interesa duten pertsonei zuzenduta.
Egunak: otsailaren 3tik 19ra, astelehen eta asteazkenetan, 15:30etik 18:00etara (15 ordu), Basaldea nekazaritza ekologikoko enpresen zentroan.

Materia organikoa maneiatzea eta bioongarriak egitea

Helburua: ongarri organikoak erabiltzearen onurez kon-tzientziatzea eta ongarri horiek sortzen eta erabiltzen irakastea.
Nekazaritza-sektoreko prestakuntza eta/edo esperientzia, eta jarduera horretan profesionalki jarduteko interesa duten pertsonei zuzenduta.
Egunak: otsailaren 24tik martxoaren 24ra, astelehenetik asteazkenera, 16:00etatik a 19:30era (54 ordu), Basaldea nekazaritza ekologikoko enpresen zentroan.

Harpidetzak

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org